Norberaren kontu zitalak hurkoari leporatuz garbitu ohi ditugu (bikote, pisukide edo sendiari). Laxatu tentsioa osteratxo batean. Erre kaloriak, hitz egin eta eman bakea. Zure hutsik ez du bestek ordaindu behar.
Leer más »
Norberaren kontu zitalak hurkoari leporatuz garbitu ohi ditugu (bikote, pisukide edo sendiari). Laxatu tentsioa osteratxo batean. Erre kaloriak, hitz egin eta eman bakea. Zure hutsik ez du bestek ordaindu behar.
Leer más »
Ziurrenik ordu batzutan itxaron beharko duzu, batez ere duzuna oso larria ez bada. Zenbaiti gustatzen zaien bezala itxaron beharragatik purrustaka egon beharrean, baloratu ezazu -ordu gutxitan- aditu onek arreta egitea den luxua.
Leer más »
Zeozer gertatzen ari da “deprimituta nagok” edo “antsietate atake hauek akabatzen naute” esatea edo entzutea ohikoa denean. Utzi alde batera hizkera psikiatrikoa eta buru osasuneko diagnostikoak jakitunek egin ditzatela. Zenbat eta gehiago erabili hitz hauek eta zenbat eta gehiago sinistu gaixotasun potolo hauek ditugula, orduan eta errazago egia bihurtzea.
Leer más »
Hepatitis, tetano, paludismo edo antzekoetarako txertatuko zara jakina. Odolean denetarik sartuko duzunez, txertoen zerrendari gehitu tolerantzia eza, ergeltasuna, pentsamendu bakar edo odol beroaren aurkakoa.
Leer más »
Farmazeutikek minarekiko tolerantzia eza edukitzea nahi dute (zergatik ote da?) Itxaron apurtxo bat gehiago –ahal baduzu-, botika gutxiago hartu –nahi baduzu-. Datorren bezala guztia jaten duten milioika gizakiengan pentsatzen lagunduko dizu.
Leer más »
Besaulkiek pinportak eragiten dituzte, telebistak amesgaiztoak, aulkiek hazkura eta konputagailuek makarrak (txupa beltza daramatenak ez, begietakoak). Egin ibilaldi ederra, birika eta joanikoteentzat tonifikagarria da. Neka zaitez. Egiozu oparitxo hori zure gorputz eta adimenari.
Leer más »
Bizi artekoa edo heriotza ostekoa; arrisku orotakoa edo txakurrarentzat, beste barik. Zeinahi aukeratuta, egon seguru ederto ordainduko duzula (larregi eta larriegi ordaindu ere). Pentsa ezazu birritan (edo hirutan). Bizitzak berezko du ziurtasun gabezia. Hartu patxadaz ezustekoak.
Leer más »
Zahar-zantzuak izateaz lotsatu behar al dugu? Erakus itzazu ageri-agerian, ez mozorrotu kremaz edo tinduez. (Zeureak dira eta!).
Leer más »
Pentsio-plana egitekotan bazaude, ez eman dirurik espekulatzaileei Hemengo 1. pentsio-fondo etiko eta elkartasunezkoa sortu dute. Gizarte-arduraz darabilte dirua.
Leer más »
Baliteke sendagaiak biltzeko papera gutxien behar den bilgarrietako bat izatea Eskatu ez biltzeko paperarekin eta ez emateko ezertarako balio ez duen plastikozko poltsatxo hori (sendagaia edozein tokitan sartzen da).
Leer más »