Mugituz

Ibilbide luzeko trenean bidaia egitean

0
14 maig 2011


Leer más »

Txangoan zoazenean

0
14 maig 2011

Seguraski, egarri izango zara. Oxigenoa eta halako biko hidrogenoa edan beharko duzu. Bete botila txiki bat urez eta sartu zorroan, motxila barrenean, edo zintzilikatu larruzko gerrikoan, giltzarriaren ondoan. Gorpuak eskatzen duenean, edan. Dirua aurreztuko duzu eta ez duzu erabiliko iraupen laburreko botilarik.
Leer más »

Ez zaizkizu turista batzuk gustatzen

0
14 maig 2011

Agian gogaitu egiten zaitu lur eremuak inbaditzea, argazki eta bideoekin guztia etxera eramaten saiatzea, jarrera harroa izatea, diruaz nahi dutena egin dezaketela uste izatea. Gogoratu bidaiatzen duzun bakoitzean zu zara turista –gustatu ala ez-. Beste herri edo kulturetara hurbiltzen bazara ez ezazu gorroto duzuna egin, errespetuz eta arduraz ibili besteen lurretan.
Leer más »

Gasolina edo diesela erabiltzen duzu

0
14 maig 2011

Diesela batez ere, nahiko koipeztoa da (eta ez dago soberan eskuak babestea) Gaur egun, erabili eta botatzeko eskularruak jartzen dizkigute, sagar bat hartzeko ere bai… Egin iezaiozu ohore auto edo kamioiko guanterari eta sartu barruan langile eskularru batzuk. Horrela gasolina hartzen duzun bakoitzean erabilgarri izango dituzu.
Leer más »

Oporretan joango zara

0
14 maig 2011

Zure autoari ere urteko 30 jai egun dagozkio. Eros ezazu tren bidai-txartela eta esan agur leihotik zure autoari. Horrela, irailan  gauza gehiago edukiko dituzue elkarri kontatzeko. (gehiegizko kontaktuak harreman asko apurtu ditu).
Leer más »

Bizikleta lapurtu dizute

0
14 maig 2011

Izorratzen du ezta? Ama seme horiek,… Anima zaitez, motorra edo auto baten aseguruagatik urtean ordaindu beharrekoarekin, beste bizikleta bat, saskia, txirrina, kaskoa eta Matrix-eko betaurrekoak izango dituzu.
Leer más »

Zure kotxeak zaldi asko ditu

0
14 maig 2011

Bortizki gidatzeak motorra eta neumatikoen bizitza laburtzeaz gain, gehiago kutsatu eta gehiago gastatzen du (eta asegurua garestiagoa da). Belar lehorrak metatu eta sartu zaldiak kortan. Jar itzazu behorrak zure motorrean eta disfruta ezazu beraien gidatze lasaiaz.
Leer más »

Txirrindulako gurpila zulaturik!

0
14 maig 2011

Ahal dela, ez ezazu tailerrera eraman, nahitaez ganbera aldatuko baitizute han. Murgil zaitez erraminta kutxan, koipez zikindu zeure burua, eskatu laguntza alabari edo auzoari matxura konpontzeko.
Leer más »

Ekitaldi edo jai bat antolatuko duzue kalean

0
14 maig 2011

Sarritan tokia eta ordua nahi erara jartzeko abagunea dugu. Hala bada, aukeratu garraio publikoan joateko moduko tokia eta ordua. Kotxez joan besterik ez dagoenean, ahalegindu bost lekuak betetzen.
Leer más »

Ez zaizu gustatzen autobusa edo metroa ordaintzea

0
14 maig 2011

Garraio publikoaren onurak ahotan, bere alde ezer egin gabe? Hori ez da zintzoa. Sosik ere ez eman iruzurrak egiteko edo leherkariak erosteko. Eskuzabala izan, ordea, garraio ekologikoa laguntzekotan.
Leer más »

Archivos